XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUSKAL ESKOLA BERRIAEduardo Landetak
Artikulu hau Elizalderen ekimenez idatzia izan zen, bere lagun Landetari zuzendu baitzitzaion
Landetak azaldutakoa aztertu ondoren, eta erabat ados zeudela baieztatuz, Eleizaldek gai honetan oinarrizko bi puntu nabarmenduko ditu:
Landeta eta Eleizaldek, elkarri zioten begikotasuna ez ezkutatatzeaz gain, hezkuntza-gaietan jarduera luzea zeramaten eta antzeko kezkak konpartitzen zituzten, 1918a geroztik,
Oñatiko Biltzarrean, hizkuntza, Euskal Eskola Berriaren ezinbesteko osagai bezala, dagoeneko, birbaloratua agertu zen.
Erregea ere, hasierako ekitaldian biltzarkideei luzatutako hitzetan, horrela agertzen zen:
Lehen Irakaskuntzaren Atalari dagozkion ondorioetan irakur daitekeenez, honen txosten-emaileak eskola-elebitasuna bi ereduen arabera gauzatu zuten, bata euskal hiztunen lurraldearentzat, eta erdal hiztunen lurraldearentzat bestea.
Formula hau, funtsezkoena gorde eta gehigarri batzuk gaineratuz, Gernikako Biltzarrera (1922) pasatu eta berretsita geldituko da.